Komunikazioak bi alderdi hartzen ditu: hitzezkoak batetik, hau da, hitzak, esaldiak, ahoskapenak, soinuak etab. eta hitzezkoak ez direnak bestetik, hots, keinuak, begiradak, hurbilketa fisikoak, iragarpenak etab. Gainerakoekin komunikatzeko eta ulertzeko arazoak dituzten haurrek bi adierazpen-erak erabiltzen dituzte zenbaitetan edo, bestela, hitzezkoak ez diren alderdi hutsen bidez bakarrik komunikatzen dira, bigarrena izanik nagusi arazoak daudenean. Hori dela eta, garrantzitsua da haur bakoitzaren komunikazio-gaitasunak ezagutzea, ondoen nola komunikatzen den jakitea eta komunikazio-funtzio guztiak behatzea. Azken horretarako, bai hitzezkoak ez diren alderdiak (keinuak, begiradak, seinaleak, jokabideak, unean-uneko testuinguruan zer gertatzen den etab.) bai hitzezkoak direnak (ahoskapenak, ekolaliak, hitzak, esaldiak etab.) hartu behar dira kontuan. Aurreko alderdiak behatuz eta ebaluatuz gero, batetik, eskolako lana planifikatzeko eta, bestetik, gizarteingurunearekiko omunikazioa eta ulermena areagotzeko egin beharreko curriculumegokitzapenak burutzeko jarraipideak eskuratuko ditugu.
Eskala horien bidez egingo diren behaketetan, zer egiteko gai den eta zer ezin duen egin jaso behar da baina, batik bat, nola komunikatzen den eta zer nolako estrategiak erabiltzen dituen ikusi beharko da, horiek baitira hezkuntza-zereginaren planifikazioarako garrantzitsuenak. Xehetasun horiek dagokien zutabean idatziko dira. Hona hemen zenbait adibide:
• nagusiki hitzezkoa ez den eran komunikatzen bada (1. Zutabea)
• nola egiten duen: begiraden bidez, adierazpenez, heldua erabiliz etab.
• hitzez besterik ez bada komunikatzen (2. Zutabea)
• zein egoeratan komunikatzen den ondoen eta nola egiten duen
• norekin eta noiz elkarreragiten duen ondoen
• elkarreragina errazago lortzeko zein objektu duen nahiago eta erabiltzen duen
• zein leku du gogokoen: gela, laguntza-gela, jantokia etab.
No hay comentarios:
Publicar un comentario