Aurkezten den eskala Mc Shane (1980), Donellan eta besteek (1984) landutako komunikazio-funtzio pragmatikoen eskalen egokitzapena da, haur autisten edo komunikazioaren garapenean eragina duten bestelako arazodunen komunikazio gaitasunak ebaluatzea duela helburu. Profesionalek hezkuntza-ihardueraren eskola esparru arruntean erraz erabiltzeko tresna izan dezaten egin dugu egokitzapena. Komunikazio eta gizarte-gaitasunetan atzerapen handia erakusten duten haurrak nola komunikatzen diren behatzeko asmoz dago egina, atzerapen horren sorburuak garapenaren nahaste orokortuak, autismoa edo komunikazioaren garapenari eragiten dioten edonolako atzerapen orokortuak izaten baitira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario