Eskola-esparrua haur bakoitzaren komunikazio-gaitasunak eta erak behatzeko gune ezin hobea da, bertan gizarteratze eta komunikazio-aukera ugari eskaintzen duen hainbat topagune egokitzen baita. Ildo honetan, ikasleen hezkuntza-premiei erantzuna emateaz gain, komunikazio-esparruko nahasteren bat duten haur txikiek komunikatzeko burutzen dituzten lehen urratsak eta saioak behatzeko hainbat aukera ere gertatzen da.
Lehen garapen-urteetan, komunikazio-nahasteren bat izanez gero, ingurunearekiko ezartzen den komunikaziorik gehiena ez da hitzezko kode hutsaz gauzatzen, hitzezkoa ez den lengoaiaz baizik, hau da, keinuak, begirada, adierazpenak etab. erabiliz. Beraz, behaketak egitea garrantzitsua denez, behaketa-tresna erraz eta funtzionalak proposatuko ditugu, haur-hezkuntzako irakasleei haur autisten edo bestelako komunikazio-nahasteak dituztenen komunikazio-baliabideei buruzko informazioa lortzeko bidea emango dietenak. Gela, jolasgaraiak, irteerak, pasiloak... haurrak nola komunikatzen diren behatzeko leku eta une egokiak dira. Behaketa horiek jasotzeko modua arina, suspergarria eta argia izatea nahi dugu, eta emaitzen arabera landuko eta planifikatuko ditugu iharduerarik egokienak.
Jarraian deskribatuko dugun eskala erabiltzea proposatzen dugu:
- Haurtzaroko komunikazioa eta gizarte-gaitasunak behatzeko eskala .
Jarraian deskribatuko dugun eskala erabiltzea proposatzen dugu:
- Haurtzaroko komunikazioa eta gizarte-gaitasunak behatzeko eskala .
No hay comentarios:
Publicar un comentario